XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Guztiz argal zagoz!- esan eustan, gogoz kontra begiratuz.

- Erramoni holan gustatzen naiako - protestatu neban.

- Ez esan lelokeriarik!.

Boltsatik ogia eta menta eta almendrazko txokolatea atara ebazan eta dana jan eragin eustan.

- Hemen laztana gaineratu eban loditxuak eta gorritxuak gustatzen jakez.

Autobusa luzaroan heltzen ez zanez, oinez joatea erabaki genduan.

Baina hain lodi dagoenez izeko Paulina, handik ordu erdi barru atsedena hartzen jezarri behar izan eban.

Bertatik behi bat igaro zan eta begikotasunez esnea emon euskun eta hurrengo alkarrizketa hau sortu zan:(...).